Lizarraldean ultraeskuindarren hedapena aztertzen duen ikerketa aurkeztu dute

Ahoztar Zelaietak eta Deierri, Gesalatz eta Abartzuzako antifaxisteek bideo bat prestatu dute azken garaietan egindako ikerketak biltzen dituena. Talde ultraeskuindar batek Nafarroan izan duen hedapenari buruzko ikerketa hau elkarte faxista batek Anderatzeko barnetegi zaharra erosi eta gero abiatu zen.

2025-ko urriak 11

Atzo 350 pertsona inguru gerturatu ziren Deierriko Ostatura Ahoztar Zelaietaren ikerketaren berri izateko. Aretoan ez zen pertsona bakar bat gehiago sartzen, lagun ugarik kanpotik jarraitu behar izan zuten aurkezpena. Zelaietak bailara hauetan 2009tik presente dagoen Maestro Avila sekta ultraeskuindarra ikertu du. 

Zelaietak Abartzuzako Udalarena zen Anderaz jauregiaren erosketari buruzko hainbat zertzelada eman zituen, azpimarratuz erosketa egin zuen elkarte pantaila errioxarra (Sociedad de Investigación y Estudios Generales) subasta baino hilabete gutxi batzuk lehenago eratu zela, eta bertako diruzainak konexio zuzena zeukala Kataluniako eskuin muturrarekin. Emandako azalpenen ondoren herritarrek galdera ugari zuzendu zizkioten, baita hainbat ekarpen egin ere.  

Laster, Ahotsa.info-k Ahoztar Zelaieta eta inguruko bizilagunekin osaturiko erreportaje bat zabalduko du.

Gehiago