Pasa den astean Tafallan istripu batean hil zen Urantziako bizilaguna lanean ari zen

Honekin, urtea hasi zenetik 9 dira lan istriputan hildako lagunak Nafarroan, gehienak errepidean. Osotara, aurten 43 langile hil dira lan istripuz Euskal Herrian.

2025-ko irailak 22

LAB sindikatuak jakitera eman duenez, pasa den astean Tafallan uzta-makina eta furgoneta baten arteko talkan hildako 43 urteko Urantziako biztanlea, lanean ari zela hil zen. Vendingeko makinak hornitzen aritzen zen eta “in-mission” katalogatutako istripuz hil zen.

49 dira aurten Euskal Herrian hildako langileak, horietarik 19 Nafarroan, eta horietatik 9 trafiko istripuetan. LABek sektorearen dagoen prekarizazioari leporatzen dio tasa handi hori.

LABek hainbat urgentziazko neurri proposatu zizkion Nafarroako Gobernuari pasa den urtean, baina honek ez duela ezer egin salatu du. eta “UGT, CCOO eta CENeko enpresariek kontrolatzen duten Elkarrizketa Sozialaren preso” dagoela nabarmendu du.

Neurri horietako batzuk mugikortasuna murrizteko helburua dute, adibidez enplegu publikoan. Beste batzuk, murrizketa horiek ezinezkoak direnean, mugikortasuna arautzea dute helburua, adibidez garraio publikoa sustatuz edo ibilgailu pribatuaren mantenuari laguntzak emanez. Eta beste aldetik, errepide jakin batzuen hobekuntzan inbertitzea.

Gehiago