Absentismoa eta lan-istripuak patronalak eragiten dituela salatu dute sindikatuek

LAB, ESK, STEILAS, Hiru, EHNE-Etxalde eta CGT-Nafarroa sindikatuek bi aldarrikapen nagusi egin dituzte astelehen honetan, apirilak 28, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, eta iaz 64 pertsona hil zirela salatu dute. Alde batetik, absentismoa patronalak eragiten duela eta langile klasearen eskubideak murrizteko erabiltzen duela salatu dute; bestetik, laneko segurtasuna eta osasuna langile guztien eskubideak direla aldarrikatu dute.