IKAk matrikulazio kanpaina ireki eta euskara ikasteko animatzen du

Euskara ikasteko ikastaro ezberdinak eskaintzen ditu Arturo Kanpion euskaltegiak Iruñean. Gogoratzen du euskara ikasten hasteko dirulaguntzak %100erainokoak izan daitezkeela.

2025-ko irailak 5

Arturo Kanpion euskaltegiak euskara ikasteko matrikulazio kanpaina abiatu du. Dagoeneko ikasketak egiteko izena eman daiteke eskaintzen dituzten mail ezberdinetan.

IKAk gogoratzen du Nafarroako Gobernuak eta hainbat udalek dirulaguntzak ematen dituztela eta horiek bateragarriak direla kasu geihenetan. Adibidez, A1 mailan matrikulatutako ikasleentzako Euskarabidearen laguntzak matrikularen %100erainokoak izan daitezkeela ere aipatzen dute. A2 eta C1 bitarteko mailetan matrikulatutako ikasleentzako Euskarabidearen laguntzak matrikularen %80rainokoak izan daitezke.

Diru-laguntzen inguruko informazio gehiago hemen ikusi daiteke.

Ordutegi zabalak Arturo Kanpion euskaltegian

Euskara klaseen ordutegiak taldeak sortzen direnean erabakitzen dira, baina goizeko 7etan hasita gaueko 10ak arte izaten dira klaseak. “Lanean txandaka ari bazara, arazorik gabe etor zaitezke aste batean goizez eta hurrengoan arratsaldez, betiere maila bereko taldeak goizean eta arratsaldean ari badira”, azaltzen dute arduradunek. Eta B2 mailatik aurrerako ikasleek aukera dute astean bitan etortzeko, lautan etorri ordez.

Ikastaroen prezioak, ordaintzeko moduak eta dirulaguntzen informazio guztia www.campion.ika.eus webgunean kontsultatu daitezke, eta informazio gehiago jasotzeko edota zalantzak argitzeko 948 22 22 46 telefono zenbakira deitu daiteke.

Gehiago