Kale saltzaile bat atxilotu du Foruzaingoak eta beste bati gasarekin eraso egin

Sanferminetan kale saltzaileen aurkako operazio bat abian jarri zuten Foruzaingoak eta Iruñeko Udaltzaingoak Carlos III. etorbidean. Atxilotuari autoritateari aurre egitea leporatu diote. SOS Arrazakeriak poliziaren jarduna salatu du.

2025-ko uztailak 10

SOS Arrazakeriak salatu duenez, kale saltzaileei materiala kendu egin diete. Une horretan polizia oldartu egin da eta gasa bota diote saltzaile bati. Eragile antirrazistak Sanferminetan kale saltzaileak babesteko deia egin zuen bideo batean, pertsona hauen jarduera ekonomikoa errespetatzeko aldarrikatuz.

Gehiago