Polizia jendearen aurka oldartu eta gazte bat atxilotu zuen Txupinazoaren unean

Hainbat eragile salatu dutenez, Israelen aurkako pankarta bat sartu ez zedin eman zen Espainiako Poliziaren oldartzea. Gazte bat atxilotu zuten. Eragile horiek salatu dute igande goizean zehar poliziaren jazarpena nabarmena izan zela pankarta eta propaganda politikoa egiten zutenen aurka.

2025-ko uztailak 8

Mugimendu Sozialista, Indar Gorri, AZGM, Haritu eta Jarki eragileek salatu dutenez, 50 pertsona inguru identifikatu zituen Iruñeko Udaltzaingoak igandean. Gainera, txozna gunean sartu ziren polizial pankarta batzuk kentzeko.

Gehiago