Zezenketen aurkako kalejira uztailaren 7an, 19etan

Zezenketen Aurkako Iruñeak kalejira deitu du uztailaren 7rako, 7: 00etan, Udaletxe plazatik abiatuta, zezenketarik gabeko Iruñeko jaiak aldarrikatzeko. Peñei etorkizuneko sanferminei buruz hausnartzeko eskatu diete, eta animalien aurkako tratu txarrak ezin direla inongo jaien parte izan aldarrikatu dute.