Etxegabetzea bertan behera Iruñeko Jarauta kalean
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak goizeko 7:30etarako deitu du jendea eta 08:00ak aldera polizia espainiarraren furgoneta bat Baratxurien plazan bazegoen ere, 9:00ak pasata erretiratu egin da. Iruñeko Udaleko iturrien arabera, joan den astean San Lorentzo kalean etxegabetutako emakumeari bezala, familia horri bizitegi-aukera bat eskaini zaio.
2025-ko ekainak 19
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak nabarmendu nahi izan du emandako erantzuna. “Gaur goizera bertara, denek esaten ziguten etxegabetze hau gauzatuko zela, eta ezingo zela atzeratu. Erantzun posibleak desaktibatzeko ahaleginak egin dituzte, baina hala ere hamarnaka pertsonak beren denbora eta gorputza eskaini dute familia honen etxea defendatzeko”.
Hotela eta “Etxe bat” programaren pisu bat
Iruñeko Udalak emakumeari alternatiba bat eskaini diola eman du jakitera. Kale egoera sahiesteko hurrengo egunak hotel batean pasatzea “Etxe bat” programaren pisu bat prestatzen den bitartean. Sindikatuak eskeinitako alternatibaren inguruko zehaztapenak ez ditu eman, baina esan du “familia honek ez du alternatiba hori inolaz ere onartzen, ez baitio haien egoerari erantzuten”.
