AHTaren zundaketen aurkako elkarretaratzea

STOP AHT Zundaketak herri mugimenduak elkarretaratzea egin du Altsasuko udaletxearen aurrean, AHTaren zundaketa kanpaina geldi dezatela exijitzeko. Ia bi urte igaro dira AHTko euskal Y-aren eta Nafarroako korridorean arteko lotura erabakitzeko zundaketa kanpaina bat iragarri zutenetik. Herri-mugimendutik azaldu dute zundaketak AHTaren lehen obrak direla eta horregatik ezinbesteka dela bertan behera uztea; eta beraz, AHTaren lanen erabateko geldizea eskatu dute.