Herri Libreen martxa Iruñean: “Espainia erruduna da, herriak zapaltzeagatik”

Milaka lagunen aurrean eman zuten azken sententzia irmoa. Bost akusazio egin zizkioten: zapalkuntza nazionalaren bidez, Euskal Herria sozialki zapaltzea; Saharako mendebaldearen deskolonizazioan ardurarik ez hartzea; Amerikako berezko hizkuntzen aurka egitea; Repsolek eragindako txikizioa eta NATOn parte hartzea.