Iruñerrian 8 etxegabetze gauzatuko direla salatu du Harituk
Haritu etxebizitza sindikatuak gaur prentsaurreko batean salatu duenez, martxotik aurrera 8 etxegabetze egin daitezke Iruñerrian, eta adingabeak ardurapean dituzten hainbat pertsona eta familia kalean geratuko dira, bizitokirik gabe. Pertsona horiek alokairuaren merkatua kudeatzen duten jabe mota guztiei aurre egin behar dietela salatu dute, funts putreetatik hasi eta erakunde publikoetaraino, eta sindikatuak "klasearen antolaketaren eta elkartasunaren alde" egiten duela, "bizi dugun errealitate kapitalistari aurre egiteko tresna gisa". Lehenengo bi utzarazpenak martxoaren 17rako eta 18rako aurreikusi dira.
2025-ko otsailak 26