Iruñea etxegabetzerik gabeko hiri izendatu dute

Martxan dira Pobreziaren eta Bazterketaren aurkako Hitzarmenaren lehenengo neurriak, Udalak eta eragile ugariren elkarlanaren eskutik.

2015-ko irailak 18

Pobreziaren aurkako Foroak bigarren bilkura burutu du eta bertan parte hartzen duten eragileak 4 taldetan egituratzen hasi dira: gizarte eskubideak (Salhaketa, Bideberria, Martes al Sol, Caritas eta Renta Basitaca taldeak), etxebizitza (PAH zein Txantreako eta Errotxapeako etxebizitza eskubidearen aldeko plataformak), ekonomia soziala (Gizakia Herritar Fundazioa, REAS, Langabezian eta Fiare), eta aniztasuna (Secretariado Gitano delakoa eta SOS Arrazakeria).

Foroaren helburua hiriko pobrezia-egoerei aurre egitea izanen da, halakoak murrizteko ideiak eta proiektuak bilduz. Foroaren lehen erabakia Iruñea etxegabetzerik gabeko hiri izendatzea izanen da. adierazpena urriko osoko bilkuran onestea da asmoa, aurrez foroan eztabaidatu ostean.

170 etxebizitza publiko
Foroaren lehenengo neurrietako bat Iruñea etxegabetzerik gabeko hiri izendatzea izan da eta horretarako orain arte UPNk hutsik mantentzen zituen 170 etxebizitza publiko atondu eta behar urgenteak dituzten pertsonen zerbitzura jarriko ditu Udal gobernu berriak.

Horrekin batera, Udalak bulego bat irekiko du, besteak beste, hiriko etxebiztza hutsen zentsoa egiteko, horien alokairua bultzatzeko eta alokairu sozialeko etxebizitzak kudeatzeko.

'Geltoki' proiektua
Azkenik, autobus geltoki zaharreko takiletan ekonomia soziala bultzatuko duen merkatu iraunkorra martxan jartzea erabaki du Foroaren lantalde honek. Ekimen hau Udal gobernu berriak adostutako Geltoki proiektuaren baitan kokatzen da, geltoki zaharra gune sozio-kultural zabal eta parte hartzaile bihurtu nahi duena hain zuzen ere.

Gehiago