Arrotxapeak aurre egin dio ultraeskuinaren probokazioari
Vox alderdi faxistak Iruñeko Arrotxapea auzoan "informazio-mahai" bat jartzeko asmoa iragarri zuen, eta "kaleetan faxistarik nahi ez duen" langile-auzo anitz baten gaitzespenarekin egin dute topo. Berriozaren ere izan dira VOXekoak, eta bertan ere izan da erantzun antifaxista. Istiluak izan dira manifestari eta Foruzaingoaren artean.
2025-ko otsailak 1
Arrotxapean izandako errepresio poliziala salatzeko prentsaurreko bat eskeini dute gaur, igandea. Jakitera eman dutenez, zaurituak izan ziren, eta haiei elkartasuna eta babesa adierazi diete. VOXen helburua bere presentzia eta mezua normalizatzea dela salatu dute, eta ez dutela horrelakorik Arrotxapean onartuko ohartarazi dute.

Espainiako Gobernuari leporatu diote faxismoa babestea errepresioa erabiliz, eta autoritarismoaren aurrean mobilizatzen jarraituko dutela azpimarratu dute.

Gehiago
2
Leitzako Torrea Herriko Taberna erasotu dute margoketa faxistak eginez
El Ayuntamiento de Uharte rompe relaciones con el cura ultra que defendió bombardear Marruecos por la crisis migratoria en Ceuta
2
