Uharten perkusioa euskaraz ikasteko aukera baztertu du epaitegi batek

2025-ko urtarrilak 21

2022ko maiatzaren 19an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean Uharteko Udalaren Lan Eskaintza Publikoa, gero aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean ateratzeko. Haien artean, Musika Eskolako perkusio irakasle lanpostua, C1 mailako euskarazko profilarekin.

Administrazio Auziekiko Epaitegiak, horren aurkako helegite bati erantzunez, euskarazko profil hori baliogabetu du. Uharteko Udalak men egin dio epaiari eta horrela agertu da 2024ko abenduaren 26ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Administrazioan Euskaraz Taldeak salatu du erabaki judizial honen ondorioz Uharteko Udaleko Musika Eskolako ikasle euskaldunek gaztelaniaz ikasi beharko dutela perkusioa eta galdetu du ea “euskaldunon aurkako oldarraldi judizial hau gelditzerik” ez al dagoen.

Gehiago