Oibarren D eredua ezarriko du Hezkuntzak, gurasoek hala eskatua

Bestetik, eta herritarren eskaerei men egiten, Irunberriko Batxilergoko institutu berriak Agoizko, Erronkariko eta Otsagabiako DBHetako Bigarren Hezkuntzako ikasleak hartuko ditu.

2025-ko urtarrilak 20

Hezkuntza Departamentuaren foru agindu proiektuak euskarazko irakaskuntzaren D eredua ezartzen du Oibarko Gabriel Valentín Casamayor Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxean. Oibarren azken garaietan D eredua ezartzeko aldarriak indarra hartu du. Hainbat eta hainbat familiek euren seme alabek euskarazko murgiltze ereduan matrikulatzea eskatzen zuten, eta aldarrikapn hori babestu zuten euskararen aldeko erakunde eta ergileek.

Bestetik, eta hainbatetan zonaldeko instituzio eta eragileek eskatu duten bezala, Hezkuntza Departamentuak jakinarazi du Irunberrin eraikitzen duen Pirinioetako Batxilergoko institutu berriak Agoitz, Erronkari eta Otsagabiako DBHetako ikasleak hartuko dituela.

Aldiz, Garraldako DBHIko ikasleek Iruñeko Eunate BHIn jarraituko dute.

Nafarroako ikastetxe publikoen sarearen berrantolaketa hori ukitutako udalei aldez aurreko kontsultak egin ondoren egiten da.

Gehiago