AHTren “txikizioa” gelditzeko eskatuko du AHT Geldituk otsailaren 15ean Iruñean
2024-ko abenduak 19
“Planetako bizitza mehatxatzen duen krisi ekosozial betean” gaudela dio AHT Geldituk, eta bitartean Euskal Herrian “inoizko proiektu suntsitzaile eta xahutzaileenaren lanek aurrera segitzen” dutela ohartarazi dute.
“Kalkuluen arabera, AHTaren kostua 10.000 miloi € baino gehiago izango litzateke, jendarte-beharrizanak asetzera bideratu beharko liratekeenak. Baina garaiz gaude gelditzeko, ez baita egia sinetsarazi nahi diguten bezala egina dagoenik. EAEn inbertsioaren %50 falta da oraindik, eta Nafarroan %90 baino gehiago”, dio proiektu honekiko oposizioak. Otsailaren 15ean mobilizazio eguna eginen dute Iruñean.
Mensaje de AHT Gelditu: “En plena crisis eco social que amenaza la vida en el planeta continúan las obras del proyecto más destructor y despilfarrador de la historia de EH. Se calcula que el TAV costaría más de 10.000 m € que debieran ser destinados a satisfacer necesidades sociales. Pero estamos a tiempo de pararlo, porque no es verdad que esté hecho como pretenden hacernos creer. En la CAV todavía falta el 50 % de la inversión y en Navarra más del 90 %.”