2024an Euskal Herrian izandako seigarren hilketa matxista salatu dute

Atzo jakin zen 45 urteko emakume bat hil zuela bikotekide ohiak Pasai Antxon, eta Euskal Herriko Mugimendu Feministak babesa eta elkartasuna adierazi die senide eta hurbilekoei. Mugimendu Feministak salatu du indarkeria matxista arazo estrukturala, politikoa eta soziala dela, eta autodefentsa feministarako deia egin du