Faxismoaren aurkako manifestazioa deitu du GKSk Txantrean abenduaren 14an
2024-ko azaroak 27
Txantrea auzoko kaleetan propaganda faxista agertu dela, “Lo que no te cuentan de Pamplona” talde erreakzionarioaren zabalpena edota faxisten mobilizazioak aipatzen ditu GKSk abenduaren 14an Txantrean eginen duen mobilizazioaren harira kaleratutako oharrean. Izan ere, GKSk dio hauen atzean, besteak beste, alderdi eskuindar, ultraeskuidarrak eta talde faxistak daudela. “Are gehiago, ezin dugu seinalatu gabe utzi diskurtso erreakzionarioak geroz eta oihartzun handiagoa dutela masa komunikabide eta sare sozialetan”.
Ezkerreko alderdiek egoerari “aterabidea emateko duten borondate falta eta ezintasuna” ere salatu dute. “Faxismoak proletalgoa otzan eta antolatu gabe mantentzeko asmoa du Estatuak ordena soziala mantendu dezan. Era berean, neurri autoritarioak aplikatzen lehenengoak ezkerrekotzat jotzen diren alderdiak dira; esate baterako, mozallegeamantentzea eta kode penalaren gogortzea”.
Jarrera faxisten kontra “borrokatzea eta faxistatzat seinalatzea” eta faxismoa kalean borrokatzea beharrezkoa dela sinetsita, abenduaren 14an 17:30ean Txantreako Euskara plazatik aterako den manifestaziora batzera dei egiten dute.