AHTren zundaketak salatzeko mendi martxa Sakanan

AHTaren Nafar korridorea eta Euskal Y arteko lotura barne hartzen duen tartean egin nahi dituzten zundaketen aurkako mendi martxa egin du AHTren aurkako mugimenduak, Iturmendi eta Bakaiku artean. Mendi martxaren helburua AHTaren aurkako herritarrak saretzea, tokian tokiko informazioa partekatu eta azpiegitura honen zundaketen aurkako borroka antolatu eta piztea da.