Testa-k Carolina etxetik botatzeko asmoarekin jarraitzen du

2024-ko urriak 28

Gaur Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Zuzendaritza Nagusian bildu dira Blackstoneren filiala den Testa funts putrea, Carolina eta Haritu Etxebizitza Sindikatuarekin batera. Sindikatuak alokairua eskatu dio TESTAri Carolinarentzat eta bere familiarentzat, eta salatu du ez dela etxebizitzarako eskubidea bermatzen negozioa izaten jarraitzen duen bitartean. Halaber, abenduaren 14an Bilbon Euskal Herriko etxebizitza sindikatu guztiek deitu duten manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.

Gehiago