Euskal Herriko azken hilketa matxista salatu dute Iruñean

Euskal Herriko Mugimendu Feministak babes eta elkartasun osoa adierazi nahi izan die goizaldean Arrotxapea auzoan hildako 20 urteko gaztearen senideei, lagunei eta hurbilekoei. Era berean, horrelako albisteak diskurtso arrazisten eta gorrotoaren berri emateko baliatzen dituzten komunikabide eta gizarteko sektore guztiak salatu nahi izan dituzte.