Arantza, 20 urte euskara munduan zehar zabaltzen

AEK-ren Arantzako barnetegiak 20 urte bete ditu. Milaka pertsona pasa dira Nafarroako herri honetatik euskaldunak izateko urte guzti hauetan, eta bide luze horretan Arantzako herritarren asko lagundu dute. Datorren abuztuaren 22an Arantza Rock jaialdia ospatuko da, aukera paregabea urtemuga hau ospatzeko.