Libanoren inbasio eta bonbardaketa salatu dute Iruñean, eta larunbatean kalera ateratzeko deia egin dute
Asteartero bezala, hamarka lagunek bat egin dute BDZ ekimenak Iruñean deitutako Palestinar herriarekiko elkartasunezko elkarretaratzearekin. Larunbatean, arratsaldeko 18.00etan Golem-etatik abiatuko den mobilizazioan parte hartzeko deia egin dute.
2024-ko urriak 1
Libanoren inbasioa hasi den egunean, Israelekiko haserrea adierazteko elkarretaratze jendetsua egin dute Iruñean. Palestinari eta eraso sionisten biktima guztiei elkartasuna adierazteaz gain, datorren urriaren 7an genozidioaren hasieraren lehenengo urteurrena beteko dela gogoratu dute.
Baraualdia eta manifestazioa Bilbon
Ostegunean, Palestinarekin Elkartasuna ekimenak deituta, 24 orduko baraualdia eginen da. Hainbat jarduera prestatu dituzte ostegun eta ostiralari begira, eta larunbatean eguerdiko 12.00etan Bilbon izanen den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.