AHTren aurkako bizi martxa Nafarroa zeharkatu ondoren Araban sartu da

Iruñerria bisitatu ondoren, Sakana zeharkatu zuen bizi martxak, eta Araban murgildu dira martxistak ibilbidearen azken kilometroak herrialde honetan egiteko.

2015-ko uztailak 31

AHTren aurkako bizi martxa Nafarroa zeharkatu du makropoiektu honen zentzugabekeria salatzeko. Iruñerrian jazotako babesa ondoren, martxistak Sakanaruntz abiatu ziren.

Irurtzunen lehenengo ongi etorria jaso eta gero Etxarri-Aranatzen, "Merkatu alternatiboa edo alternatiba merkatuari" izeneko mahai ingurua egin zen, Galdakaoko Komunala, Cooperativa Integral de Catalunia, Lakabe eta Errekaleorekoek antolatua.

Ostegunean Bakaiku, Iturmendi eta Urdiain herriak euripean zeharkatu ondoren Altsasura iritsi ziren martxista. Herriaren itzulia bukatutakoan trikitrilarien ongi etorria jaso zuten. Segidan, Gaztetxean “3 Mugak batera” plataformak Olaztiko errauskailuari buruzko  hitzaldia eman zuen. Olaztin gaur egun dagoen porlan faktorian zaborrak erretzeko proiektuaren inguruko azalpenak jaso zituzten martxistek, eta azpimarratu zuten "Nafarroako Gobernuaren esku" dagoela "arrazoigabekeria hau" geldiaraztea. 

Zubiondo elkartean bazkaldu ondoren txirrindulari batzuk pedalei eraginez Gopegira abiatu ziren. Beste batzuek Langraitzerako trena hartu zuten Altsasun. Behin Langraitzen, Gasteiztik zetorren beste txirrindularien zutabearekin bat egin zuten Gopegira heltzeko. 

Gehiago