Herri mugimenduaren eguna ospatu zen aldarrikapenez beterik Sanferminetan

Ikasle Abertzaleak, Euskal Herrian Euskaraz, IruñHerriko Harresia, Sortzen eta Askapenako kideen ekimen honek urtean zehar egiten duten lana azaleratzeko eta jai giroan herri mugimenduaren izaera eta izana indartzeko helburua zuen. 

2015-ko uztailak 16

Aurtengoan, gainera, kutsu berezia izan zuen egunak, izan ere epaiketa politiko baten atarian dagoen Askapena erakundeari eta borroka internazionalistari babesa emateko baliatuko baitzen. Horregatik egunean zehar Aritz eta Walter auziperatuak eta Askapeña Konpartsako kideak ere Iruñean izan ziren.

Gehiago