Desde Palestina, danzas que rompen muros

Israelek 2014an burutu zuen oldarraldi basatia hasi zeneko lehen urtemuga betetzear dagoen honetan, Palestinako hainbat gaztek osatutako dantza talde bat Euskal Herrira etorri dira. Belen hiriaren ondoan dagoen Aida errefuxiatu guneko Lajee kultur zentrokoak dira eta Palestinako zein Ekialde Hurbileko beste toki batzuetan tradizionala den "dabke" dantza herrikoia dakarkigute.