Azken eraso matxistak salatzeko jendetza bildu da Sanferminetan Lesakako plazan

Aski da! Eraso matxistarik ez! lelopean jende aunitz bildu zen atzo ilunabarrean Lesakako plazan egindako elkarretaratzean.

2024-ko uztailak 11

Iturria: Erran.eus/Argazkiak: Irantzu Pastor.

Azken egunetan bi gizonezko atxilotu dituzte Lesakan eraso matxistengatik. Atzo goizaldeko laurak aldera atxilotu zuten bat emakume bat kolpatzeagatik eta bertzea ekain hondarreko asteburuan. Eraso matxistak gogor salatzeko plazara atera ziren joan den astean Lesakan, eta gauza bera egin zuten atzo. Xulufrinak Lesakako Sare Feministaren eta Marrako Bortzirietako Gazte Feministen taldearen deiari erantzunez, jendetza bildu zen atzoko elkarretaratzean. Lesakako Udalak ere bat egin zuen deialdiarekin.

Jendetza bildu zen Lesakako Plazan indarkeri matxista salatzeko.

Gehiago