Azken eraso matxistaren aurkako elkarretaratzera egin du Xulufrinak Lesakako sare feministak

Pasa den asteburuan kalean izan zen eraso matxista bat dela eta, Xulufrinak elkarretaratzea egin du Lesakako plazan "Aski da! Eraso matxistarik ez!" goiburupean. Lesakako Udalak ere elkarretaratze honekin bat egin du.

2024-ko uztailak 3

Lesakako Udalak adierazpen instituzional bat onartu zuen “emakumeen kontrako indarkeria giza eskubideen bortxaketa larria” dela esanez. “Emakumeen kontrako indarkeria ezin da gertaera isolatu edo ez ohikoa balitz bezala ulertu, ez bada egunero eta gizarte klase zein munduko toki guztietan gertatzen diren gizonen eta emakumeen arteko ezberdintasunetan oinarritzen den egiturazko arazoa”.

Horren aurrean, “berdintasunean oinarritutako eta bidezkoa izanen den gizarte bat eraikitzeko lanean segitzea” beharrezkoa jotzen du Udalak, eta erakunde publikoak horren erantzuleak direla azpimarratu du.

Gehiago