“Musikaren bidez Iruñeko kaleak bete nahi ditugu genozidioaren aurka adierazteko”

YALA Nafarroa Palestinarekin, Txirrindula martxa eta musikallejera ekitaldia antolatu du, Israel Eurovision jaialdian parte hartzen duela salatzeko. Izan ere, jaialdi horrek, Palestinaren aurkako genozidioa zuritzen duela salatu du YALAk; "gobernuek eta estatuak egoera alda dezaten gure indarrak kalean daude, gauzak horrela egiten badira egoera aldatuko baita" adierazi dute. Musika eta kulturaren sektoreek, genozidioaren aurka adierazteko Iruñeko kaleak musikaz bete nahi izan dute, "musikak ezin du genozidio bat estali" azpimarratu dute, eta horregatik elkartu dira garukoan.