Sakanak tren publiko eta sozialaren aldeko apostua egiten du

Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun AHTren lanak gelditzea eskatzeko eta gaur egungo trenbidea hobetzeko.

2024-ko apirilak 21

Hiru mila pertsona baino gehiagok AHTaren proiektuak eta lanak gelditzea eskatu dute eta bidenabar, “Burgos, Araba eta Nafarroan ibilbideen azterketa eta tren publiko eta sozial baterako proposamen” proiektua defendatu dute.

Proiektu honen oinarrizko jarduerek burdinbidearen bikoizketa eta honen egokitzapena aurreikusten dute, bertatik, mota guztietako trenak ibil daitezen, hala nola, geltokien ber irekierak, lurperatzeak eta gatazkatsuak diren puntuen ezabaketak planteatzen dira.

Manifestazioa arratsaldeko 18.00etan abiatu da Altsasuko suhiltzaileen sirenen hotsekin, giro alaitsu batean, 22 traktore buruan eta joaldun, pertsonaia mitologikoak, trikitilari eta kantuz taldeez lagundurik.
Ibilbidean zehar erraldoiek eta gaiteroek dantza bat eskaini dute, eta Iortia Kultur Etxeko plazan amaitu da. Bertan, txalapartaren doinuekin eta bertsolarien mezuekin ekitaldiari hasiera eman zaio, non antolatzaileek AHTren aurkakotasuna adieraziz gain, jasotako babesa eskertu dute, eta proiektu honen aurrean alternatiba badagoela azpimarratu dute.

Gehiago