Euskara eta naziotasuna ardatz dituen txapelketak XV. edizioa ospatu berri du

Pasa den asteburuan Zuberoako Altzai herrian jokatu zen Euskal Herriko XV. Mus Txapelketaren finala. Urte guzti hauetan egonkortu den txapelketa honetan 2.000 pertsona baino gehiagok hartu dute parte, eta 220 herrietan jokatu dira partidak. Zazpi herrialdetako bikoteak euskaraz aritu dira musean, eta horri garrantzia eman nahi diote antolatzaileek, nazio sentimendua areagotzeko.