Betiko trenaren aldeko adierazpen instituzionala aurkeztu da
2024-ko martxoak 21
SakanaTrenaren Alde, Nafarroako Diputazioaren aurrean elkarretaratzea egin du, Nafar Gobernuko eta estatuko gobernu ordezkaritzan aurkeztu duten adierazpen berriaren inguruan. Nafarroako, Goierriko eta Arabako hainbat hautetsik aurkeztu dute adierazpena, Euskal Y grekoa eta Iruñeko konexioarekin bat egiten duten udalerri kaltetuen izenean. Bertan, abiadura handiko trenan inbertsioa egin ordez, zahartzen ari den betiko trenaren azpiegiturarak berritu ditzatela aldarrikatu dute. Plataformak adierazi du, Nafarroako udalerri kaltetuen %90ak, Gipuzkoako herri kaltetuen erdiak eta eta Arabako %80 inguruk eman dutela adierazpen honen aldeko sinadura. Eta datu hauek beraz, udalerri kaltetuek betiko trenaren alde apostu egiten dutela argi uzten dutela esan dute.