Etxebizitza eskubidearen aldeko jai eguna ospatu da Txantrean

Azkenaldian Txantrean ezagutzera eraman diren kaleratze arrisku kasuen harira, etxebizitza eskubidearen aldeko jai eguna ospatu da. Jaia Uharte kalean burutu da, bertan Nafarroako Gobernuarena den etxe batean bizi den gazteari alegazioak ukatu zaizkiolako eta desalojo prozesua hasi delako.

2015-ko apirilak 12

Egunari hasiera emateko txaranga Uharte kalera hurbildu da, haurrak magoarekin eta jolasten zeunden bitartean. Eguerdi aldera, bermuta hartu da hainbat bizilagunen presentziarekin, Elektrotxarangaren musikaz gozatzen zeudelarik.Gero, gazte eta bizilagunek elkarrekin eta giro onean bazkaldu dute kalean.
Arratsaldeko 18:00tan, “Etxebizitza Eskubidea defenda dezagun” lelopean, manifestazioa abiatu da auzoko hainbat eragilek deituta, Uharte kalean bukatu arte. Eguna amaitzeko, desalojo arriskua dagoen kale honetan, etxebizitzaren egoeraren irakurketa, bertsoak eta parodia bat egin da. Antolatzaileek egunean jasotako babesa eskertu eta etxebizitza eskubidea bermatzeko auzoaren inplikazioa eskatu dute.
Hurrengo asteetarako dinamika honen barnean hainbat deialdi burutu dira. Lehena, asteazkenero 20:00tan Uharte kalea eta San Cristobal kalearen bidegurutzean kontzentrazioen deialdiak. Infoguneak ere jarriko dira auzoko hainbat lekutan eta banderolak salduko dira Txantrea etxebizitza eskubidearen alde arrosaz blaitzeko.

Gehiago