Mozal Legea salatzeko “gazte manifestazioa” eginen da ostiral honetan Iruñean

Bihar Madrilen onartuko den Mozal Legea salatzeko eta eskubide zibil eta politikoak aldarrikatzeko, Ernai, Gazte Abertzaleak, Gazte Komunistak, Gazte Anarkistak eta Ikasle Abertzaleak manifestazio antolatu dute ostiral honetarako. Arratsaldeko 19.30etan abiatuko da Autobus Geltokitik.

2015-ko martxoak 25

Bihar, osteguna, Herritarren Segurtasunerako Legea onartuko du. Lege honen bitartez, PPren Gobernuak "salbuespen egoera normalizatzeko" asmoa duela salatuko dute hainbat gazte erakundeek Iruñean ostiralean eginen duen manifestazio batean, "eskubide zibil eta politikoen eremuan oro har atzerapauso nabariak" emanen direlako.

"Gazteak jendarteko sektore aktibo eta konprometituenetakoak gara. Barrikadaren lehen lerroan egon garenak, pankartaren atzean eta injustizien aurrean parez pare. Hori dela eta, Iruñerriko Gazteria, frankismoaren garaietara itzultzen gaituen eta oinarrizko eskubideen urraketa ahalbidetuko duen lege honen kontra kalera ateratzeko hautua egin dugu", azaldu dute prentsa ohar batean.

Manifestazioa arratsaldeko 19.30etan Autobus Geltokitik abiatuko da.

Gehiago