NATOren hegazkin baten bonkak auto bat ia jo du Bardean

Gertakaria joan den astekoa da. Kotxean zihoan Zaragozako bikoteak bonba saihestu ahal izan zuen.

2015-ko martxoak 11

EH Bilduk prentsa ohar baten bidez salatu duenez, joan den astean, Bardeako tiro poligonoan gerrarako entrenatzen ari zela, NATOren hegazkin batek bonba jaurti zuen eremu publikoan, eta oso gutxigatik ez zuen jo Zaragozako bikote baten autoa. Zorionez, zauririk ez zien eragin, eta sustoa besterik ez zuten hartu, betiere EH Bilduren prentsa oharraren arabera.

Koalizio abertzalearen idurikoz, gertakari honek “herritarrendako tiro eremu honek duen arriskua erakusten digu, ezin baita ahaztu, ohikoak direla bertan gerra entrenamenduak, bonbaz eta armamentu errealez betetako hegazkinekin”. Horrexegatik EH Bilduko talde parlamentarioak, Bardeetako Tiro Eremu hau bertan behera utzi eta ixteko mozioa aurkeztu du, gizarte eta ingurumen arrazoiak azalduz, segurtasuna eta bakearen printzipioak aldeztuz.

Gehiago