H28 aldizkari “saretirikoa” dagoeneko sarean irakurgai
Hilabetero sarean doan zabalduko dute aldizkaria, Euskal Herriko marrazkilari ezagunen ekarpenekin.
2015-ko urtarrilak 28
H28 euskarazko hilabetekari satirikoaren lehen alea sareratu dute. Asisko, Marko, Zaldieroa, Josevisky eta Unai Iturriaga dira lehen alean parte hartu duten marrazkilarietako batzuk. Euskal Herriko marrazkilarien lan satirikoak biltzea da aldizkariaren asmoa, eta hilabetero eskainiko du ale bat sarean. Hilabeteko 28 orotan irakurgai izango da, eta Twitterren (@h28aldizkaria) eta Facebooken ere hedatuko dute alea. Doan.
Charlie Hebdo aldizkariaren aurkako erasoen harira hasi ziren marrazkilariak ideia lantzen. Hilabetero jarri nahi dute sarean, hilaren 28an, zehazki, eta horregatik izena: H28. Horregatik, eta baita diotenez, azido moduko baten formula ere badelako.
Euskal Herriko marrazkilari ezagunen izenak daude oraingoz proiektuan. Gaur argitaratu duten alean, besteak beste, Adur, Asisko, Marko, iF, Zaldieroa, Josevisky eta Unai Iturriagak hartu dute parte.