Hamaika herri, hamaika hizkuntza, borroka bakarra
2014-ko abenduak 4
Askapena erakunde internazionalistak eta Euskal Herrian Euskaraz eragile euskaltzaleak Euskararen Nazioarteko Egunerako (ENE) bideoa egin dute auzolanean. Herrialde Katalanetatik, Maputxe Herritik, Aragoitik, Korsikatik Bolibiatik, Irlandatik eta Japoniatik iritsitako mezuekin osatu duten ikus-entzunezkoaren helburua da "Euskararen Nazioarteko Egunean, munduko herrien arteko elkartasuna jorratu eta ikustaraziz, herri mugimendutik euskaldun eta euskaltzaleei mezua zabaltzea aurrerantzean ere euskararen alde lan egiten jarrai dezaten".