Errepresioa eta faxismoaren aurka manifestazioa eginen da Erronkarin larunbata honetan

Inputazio eta isunak iritsi dira maiatzan talde faxista bati aurre egin izanagatik. Erronkari Antifaxistak deitu dute mobilizazioa.

2014-ko abenduak 4

Arratsaldeko 17.00etan abiatuko da manifestazioa, Erronkariko arkupeetatik. Manifestaldi zaratatsua izango dela aurreratu dute,  eta mobilizazioaren helburua erronkariarrek maiatzaren 12an "faxistak kanporatu ostean" izan diren ondorio errepresiboak salatzea izango da. Osotara, 11 pertsona izan dira inputatu eta 17.000 eurotik gorako isunak jaso dira. Gogoratuko denez, egun horretan MSR mugimendu faxistari loturiko manifestari talde bat Erronkarira joan zen Pirineotako hartza babesteko aitzakiarekin. Mobilizazio honen aurrean hamarka lagun bildu ziren faxismoa salatzeko, eta istilu batzuk eman ziren.

Erronkarin ez dute zalatzarik. "Muntai polizial" baten aurrean daudela diote, "egun horretan parte hartu zuen edozeinek isun edota inputazioak jaso ahal zituela, baialara oso batek faxisten aurrean ezezko zabal bat adierazi ondoren guardia zibilak zein gobernu delegaritzak isun eta inputazio guzti hauek tramitatu dituelarik, arbitrarioki". 

Erronkarikoa ez dela "kasu isolatua" gogoratu dute, "Nafarroako beste herri batzuetan bezala edozein mugimendu isiltzeko estrategia  baita hau", ziurtatzen dute, eta beraz mobilizazioan parte hartzera deitu dute.

Gehiago