Independentzia Eguna ospatuko da Lesakan azaroaren 15an egitarau oparo batekin
Goienetxe Anaiak, Aske, Willis Drummond, Ze Esatek! eta Tirri tery taldeen kontzertua izango da Lesakako Independentzia Egunean. Bestetik, Nazio Askapen mugimenduen inguruko hitzaldia eskeiniko dute Floren Aoiz eta CUPeko Anna Gabriel.
2014-ko azaroak 3
Independentzia Eguna ospatuko du Ernai gazte antolakundeak Lesakan azaraoren 15ean. Goizetik hasi eta egun guztian zehar, hitzaldiak, mural margoketak, musika, bazkaria, etab. egonen dira, eta Euskal Herriko txoko ezberdinetako gazteak biltzen saiatuko dira.
Gauean ere jarraituko du egitarauak, ekitaldia zein kontzertuak burutuko direlarik. Goienetxe Anaiak, Aske, Willis Drummond, Ze Esatek! eta Tirri Tery egonen dira taula gainean gaua girotzen. Hala ere, besta hutsetik harago doan egun bat izanen da, eta hurrengo urteetan ere segituko dute egun hau txukuntzen eta geroz eta eduki gehiago sartzen.
Bazkarirako txartelak txartelak dagoeneko salgai daude hurrengo ostatuetan: Lesakako Arranon, Berako Katakun, Elizondoko Intzan, Donamariako Iratxo Kobazuloan, Gasteizko Garraxin, Donostiako Herrian, Iruñeko Herriko Tabernan, Bilboko Herriko Tabernan, Sarako Herriko Etxeko Edantegian…