Leitzak Independentzia Eguna ospatu du

Atzo Leitzako jaietan independentistak sareak deituta, Independentzia eguna ospatu zen. Bertan egon ziren Leitza eta Bermeoko alkateak eta Igualada, herrialde Katalanetik etorritako Castellersak 

2014-ko abuztuak 10

Egun osoko egitaraua izan zen atzokoa goizeko 11:00 hasi ziren txistularien musikarekin ondoren Herri kirolak, aipatutako Castellersak eta arratsaldean manifestaldia, Leitzako kaleetatik. 

Ekitaldi nagusia udaletxean egin zen eta bertan  Herriko alkate Arantxa Iparragirre eta Bermeoko alkate Idurre Bideguren izan dira. Datorren urtean Independentzia eguna egiteko konpromezua Bermeoko herriak hartu zuen.

Independentista saretik Txutxi Ariznabarretak gogora ekarri zuen urriaren 12an Gora Euskal Errepublika lemapean burutuko den mobilizazioa. 

Gehiago