Iruñerriko AEKko Sanferminak musutruk zozketa sariduna atera da

Sanferminetan otorduak eta edaria dohanik izateaz gain, pilota txapelketarako abonoa eta asteburu bat landaetxe batean irabazi du saridunak. Gainera, hurrengo ikasturtean euskaraz ikasteko bi matrikula emanen diote.

2014-ko ekainak 16

Iruñerriko AEKk urtero Sanferminak musutruk zozketa egiten du. Udal eta Gobernu diru laguntzen politika aldatzen ez den bitartean horrelako moduen bidez dirua lortzera derrigorturik dago.

Iruñerriko AEKn 26 lagun aritzen dira euskaldutze lana egiten. Hauek 6 euskaltegi eta hamaika gela desplazatuetan aritzen dira. 400 lagunetik gora ari dira egun Iruñerriko AEKn euskalduntzen.

Sanferminak musutruk zozketaren zenbaki sariduna 4185 izan zen. Zenbaki hori Romy Sordonez Patiñok erosi zuen. Sordonezek, Sanferminetako egun guztietan gosariak, bazkariak, afariak eta poteak hartzeko aukera izanen du Iruñeko jatetxe eta taberna desberdinetan. Honekin batera Sanferminetako pilota txapelketarako abonoa. Bertzetik lau lagunentzako asteburu bat landetxe batean irabazi du. Bukatzeko, datorren ikasturterako euskara ikasteko bi matrikula.

Gehiago