Iruñeko Alde Zaharreko Eguna bertan da
Larunbata honetan ospatuko da, Alde Zaharreko Gazte Egunarekin batera.
2014-ko maiatzak 29
Atzo eta gaur egingo diren arkeologia bisita gidatuekin hasi dira Alde Zaharreko Egunaren ospakizunak. Aurtengo edizioan, aurreko urtekoa bezain mamitsua izango da. Kaleak txalo zaparradez beteko dituen Auzogala, Alde Zaharreko plazetan dantzatuko den Erraldoi eta Kilikien Konpartsa dotore eta handientsua, eta Santa Ana plazako kalderete jendetsua…
Gainera, Gazte Eguna ere ospatuko da, eta egun osoan zehar ekimenak izango dira Alde Zaharreko kaleetan.