Pentsiodunak 6 urte kalean pentsio duinen eta sistema publikoaren defentsan
Gaur ere, Iruñeko Udaletxe Plazan elkartu dira pentsiodunak, duela 6 urte abian jarritako ziklo mobilizatzailea balorean jartzeko eta aurrera egiteko borondatea erakusteko.
2024-ko urtarrilak 15
Pentsiodunen mobilizazioen hasiera jendetsuaren seigarren urteurrena ospatu du gaur Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak. Osotara, laurogei herrietan elkartu dira “borrokatzea merezi izan duela” adierazteko. “Pentsioak murrizteko politikak zenbait arlotan aldatzea lortu dugu, nahiz eta funtsezko aldarrikapenak egiteke daudela oraindik”.
Horregatik, “lortutakoa eta falta dena lortzeko indarrak berrituta” dituztela erakutsi nahi izan dute urteurren honetan, non gaur egun iada ez dauden pertsonak gogoratu nahi izan dituzte.
“2024. urte berria hasi dugu, eta, bertan, pentsio duinak, bidezkoak eta nahikoak behin betiko bermatzeko adorea eta itxaropena izango dugula ziurtatzen dizuegu, adinekoei eta pentsiodunei bizi-baldintza duinak izango dituztela bermatzeko”, adierazi du adinekoen mugimenduak.