Emauseko Trapuketariak: bildu, berrerabili eta birziklatu. Ekonomia zirkularraren bidez pertsonen bizitza aldatu

REAS Nafarroako entitate handiena da Emauseko Trapuketariak. 300 lagun inguruk egiten du lan enpresa honetan, non oso presente dute Aberastasunaren Bidezko Banaketaren Printzipio euren egunerokotasunean. Ekonomia zirkularraren oinarriak praktikan jartzen dute: objektuen gaikako bilketa eta berrerabiltzeko zein birziklatzeko prestaketa egiten dute.