Maiatzaren 10an Herri Eskolen jaia ospatuko da Altsasun
Sakanako Hezkuntza sistema publikoan D ereduari babesa emateko jaia Sortzen eta gurasoen elkarteek antolatzen dute.
2014-ko apirilak 24
Sortzen eta Guraso elkarteek , 4. urtez, Sakanko Herri eskolen aldeko jaia antolatu dute. Jaiaren helburua, Herri Eskola guztien elkarreragina bultzatzea da, Sakanako herriak "bizirik mantentzen laguntzen dutelako eta euskararentzat arnasgunea direlako", antolatzaileen esanetan. Egun osoko jaia izango da. Eskola bakoitzak bere txokoa jarriko du eta Altsasuko kultur taldeei esker egitarau anitza osatu ahal izan dute.