Iruñean, hainbat sindikatuk Palestinako herriari elkartasuna adierazi diote

"Okupazioari ez! Palestina libre!" lelopean, CCOO, CGT, EHNE, ESK, Etxalde, HIRU, LAB eta Steilas sindikatuek Palestinan gertatzen ari dena salatzeko elkarretaratzea egin dute. ESK sindikatuko bozeramaileak aldarrikatu du behingoz sarraski hau gelditzea ezinbestekoa dela. Eta, nazioartean elkartasuna adierazteko, Donostian larunbatean, arratsaldeko 17.30etan egingo den manifestaziora joateko deia zabaldu.