Haur eskolak “duintzea” eta ratioak jeistea eskatu du 0-3 plataformak performance batekin

0 eta 3 urte arteko haurrak hartzen dituzten haur eskolek ikasleen ratioen jaitsiera eskatu diote gaur Iruñean Hezkuntza Departamentuari. Ziklo hori "duintzeko" baliabideak falta zaizkiela salatu dute 0-3 plataformak biltzen dituen hezitzaileek, eta lan baldintza "hobeak" eskatu dituzte.