Indarkeria matxista salatzeko elkarretaratze jendetsua Lizarran

Lizarraldea hunkituta dago Mateo txikiaren heriotzarekin. Bere aitak hil egin zuela gero eta argiago dagoenean, indarkeria bikario beste kasu baten aurrean gaudela salatu du mugimendu feministak. Indarkeria bikarioa gizonak emakume bati mina egiteko haurrei min egitean datza. Era horretako indarkeriak, osotara 12 haurren bizitzarekin amaitu du 2003az geroztik.