Frontexen aurkako mobilizazioa

Karabana Mugak Zabalduz, PIM, Salhaketa Nafarroa, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Etorkinen Diakite Federazioa eta SOS Arrazakeria Nafarroa erakundeek deituta, Frontexen kontrako elkarretaratzea egin da arratsaldeko 19:00etan Baluarten. Izan ere, Frontexeko goi komisioa egun hauetan Iruñean bildu da eta ongi etorria ez dela argi utzi nahi izan dute.

2023-ko irailak 21

Frontex Europar Batasuneko kanpo-mugen blindatzea kudeatzeko sortu zen 2004. urtean, Europako Agentzia gisa. Europak eta estatu kideetako Barne Ministerioek ezarritako migrazio-politikak milaka hildako utzi dituztela salatu dute gaurkoan. Horregatik, migratutako pertsonen aurkako indarkeria ugariak aitortu eta konpondu daitezela exijitu dute; giza eskubideak ahalik eta gehien errespeta daitezen eta Frontex akatzea lehenbailehen.

Gehiago