‘Marisolasak Bazterretan’ izeneko LGTBI+ jardunaldia aurkeztu du EHGAM Nafarroak
EHGAM Nafarroak urriaren 7an antolatu duen Marisolasak Bazterretan, LGTBI+ jardunaldia aurkeztu du Nafarroako Gorteen karrikan.
2023-ko irailak 26
EHGAM Nafarroak, Nafarroako Gorteen karrikan aurkeztu du urriaren 7rako antolatu duen LGTBI+ jardunaldia. Eta prentsaurrekoa kale horretan egitearen zergatia, azaldu duten bezala, 80ko hamarkadako Iruñean transexualak ikusi ziren lehen aldia bertan izan zela da. Bertan azaldu dute, orduan lege eta gizarte misogino, transfobo, bitar, normalizatzaile, klasista, krudel, triste, puritano, kartzelario eta patologizatzaile batek bideragarritasunik gabe utzitako ameskeria horiei, bizirik irauteko geratzen zitzaien irtenbide bakarra prostituzioa eta euren komunitatea zela. Horregatik, hurrengo larunbaterako hitzaldi, eztabaida eta solasaldiak antolatu dituzte Kondestablen, antzinako, gaurko eta betiko trabestiei omenaldia egiteko: “inoiz armairu posiblerik izan ez zuten horiei, eta guztien aukerak zabaldu zituzten, beren bizitzak aurretik jarriz”. Izan ere, “lotsagarri eta erreakzionario” bezala definitu duten feminismo batek, emakume transexualak, LGTBI mugimendua, queers, modu eldarniotsu eta sadikoenean erasotzen dituela salatu dute.